PROIEKTU BASIKOAREN OSTEKO ERREFERENTZIAK

Proiektu basikora eraman ditudan ideia argien inguruan erreferentzien azterlan bat egin dut proeiktua aurrera eramateko hurrengo proeiktu basikoaren entregara. Ostiraleko klasean ikusi ditugun erreferentziez gain, nire ideiarekin bat datozen proiektuen inguruan murgiltzen zailatu nahiz. Erreferentzia desberdin hauek lortu nahi dudan emaitzara gehien hurbiltzen direnak direla uste dut. Ez bere formagatik baina bai proiektu hauektako bakoitzank eskeintzen duenagatik. 


YUECHENG COURTYARD KINDERGARTEN │ MAD ARCHITECTS 

2017. urtean MAD Architects estudiari haurtzaindigi bat enkargatu zitzaion. Haurtzaindegi hau egongo zen espazioa, adinduen erresidentzia baten alboan aurkitzen da, Beijing-en, bezeroaren "belaunaldi arteko integrazioaren" espiritua islatuz, eskolaurreko hezkuntza eta adinekoen zaintza uztartzen dituena. Eraikita dagoen proiektu berriak 1 eta 6 urte bitarteko 390 umeei uzten die tokia. 

Ma Yansong, estudioaren arkitekto batek proiektua egiteko hau esan zuen:

“When I looked back at my own kindergarten years, and even the ones I saw after I grew up, I always wondered what it is that kids long for the most,” . “Perhaps it is freedom and love. A kindergarten doesn’t always have to offer complex hardware or fixtures, but it must always make kids feel freedom and love – something that leads them to endless possibilities.”

Saturraraneko proiektu honetan "endless possibilities", amaigabeko aukerak, ematen dituzten espazioak lortu nahi ditut. Bai umeen ikuspuntutik sortuko den eskola eta baita kanpinari lotuta egongo den eraikuntzak sortuko dituzten espazioek, ahalik eta erabilera desberdin gehien eman ditzaten. 

Proeiktu honetara bueltatzen, proiektuak sabai flotagarri bat eskeintzen du, espazio independente desberdinak konektatzen dituena. Sabai honetatik lurzorura doan txirrista ere eskeintzen da. Sabaiaren ideia honek umeei gora behera korrika egiteko aukera ematen die. 

Nire proeiktuan horrelako idea bat bilatzen dut. Elementu independente guztiak konektatu egingo dituen zabai ibilgarri bat. Sabaia umeen jolastokia eta baita paseoaren elementu ibilgarri izango da. 

Kasu honetan patioak ireki egiten dira proiektuan eraikinaren barnekaldea argiztatzeko eta barne kanpo espazioak konektatzeko. Nire kasuan, patio hauek orubearen kota aldaketekek emango dizkioten espazio irekiak izango dira. 

Esan bezala proiektu honek espazio anitzak eskeintzen ditu. Hauen artean antzoki bat eta ekintza desberdinak ekiteko areto bat. Proiektu basikoan horrelako ideia ere eskeini izan dut, udan eta neguan helburu desberdinak edukiko dituena.

Yuecheng proeiktu honetan eskeintzen den ikas gunea ez dago mudulu desberdinetan banatuta. Espazio osoan zehar elementu kurbuen bitartez banatzen dira "muga" hauek. Honek umeek ikasteko espazioez gain, espazio guztiak erabili ditzaten aukera ematen du.



















YOSHINO NURSERY SCHOOL AND KINDERGARTEN│TEZUKA ARCHITECTS

Aurreko poriektuan adierazi den bezala, proiektu honek barnea, kanpoa eta sabaia erabiltzen ditu espazio erabilgarritzat. 

Proiektu honek sabai eliptiko bat erakusten du. Sabai honek lurra ukitzen du bere puntu baxuenean. Ematen zaion inklinazioa dela eta, sabaiaren puntu altuenera gurpildun aulki batekin ailegatzeko aukera dago. Beraz, proiektu honek irisgarritasuna kontutan edukitzen du. Nire proeiktuan irisgarritasuna ere bermatu nahi dut. 

Proeiktu honetan, aurrekoan bezala, gora behera jolasteko aukera ematen da. 

Barne espazio desberdinak zurezko hormen bidez banatuta badaude ere, bere barneko aldean dagoen pasabide baten bitartez espazio guztiak erabiltzeko aukera sortzen da. Honek espazioen pribatutasuna bermatu egiten du behar izatekotan. 

Eskeintzen den ebaketan oso ondo adierazi egiten dira proiektuak dauzkan erabilera posible desberdinak. Ez dago erabiltzen ez den espaziorik. 













LOOP OF WISDOM MUSEUM & RECEPTION CENTER │POWEHOUSE COMPANY

Proiektu honek, aurrekoak bezala kanpo espazio bat, barne espazioak eta hauek lotuko dituen sabai bat ditu. Kasu honetan eskala askoz handiago bat ikusten da. 

Esan bezala ez dut bilatzen proeiktu hauen formak, trataerak eta eskeintzen duten ideiak baizik. Proiektu honetatik sabaiaren trataera espazio publiko bezala da begi bistara etortzen zaidan lehenengo gauza, sabaiaren gora beherak eta honen gainetik baita azpitik mugitzeko sortzen diren aukerak. 

Bezeroak eskatzen dituen programa multzoak bi bloketan banatuta daude proeiktu honetan. Hauek sabaiaren gora beheren bitartez konektatu egiten dira. 

Nire proiektu basikoan horrelako ideia aurkeztu izan dut. Hiru bolumen intependente sabai batekin konektatuak. Bolumen hauek irekitzeko eta ixteko aukera emango dute beraien artean eta baita kanpokaldearekin espazio desberdin eta berriak sortuz. 














LYCÉE LOUIS BARTHOU │ PIERRE MARSAN

Proiektu honetan, bidea arkitektura bilakatu egiten da. Arkitektura hau espazio hutsetan banatuta dauden elementuetan oinarritzen da (mahai eta eserlekuak dauzkana). Espazio hauek ekintza desberdinak jarduteko aukera ematen dute, merenderoak, deskantsu guneak... 

Saturraraneko proiektuan horrelako ideia bat bilatzen dut. Proiektua neguan eskolarako prestatuta egongo da, kanpoarekin nolabait itxita. Udan, ostean, erabilera hori kanpinera egokituta egongo da eta kanpoko pertsonak baita gonbidatzeko aukera emango du. Horretarako proposatuko ditudan bolumenak kanpoarekin irekitzeko aukera emango dute espazio berriak sortuz. 
















PROMENADA │ ENOTA

Proiektu hau Velenjen, Eslovenian eraiki zen 2014an espazio publiko gisa. Honen ideia ibaiaren inguruan sortuko dudan espazioarekin bat dator. Arkitektura edo ibilbidea ibaia gainetik zeharkatu egingo du, baina honen inguruko espazioa erabilgarria egin nahi dut. Kasu honetan espazio publiko hau hormigoizko elementuez eginda dago. Nire proiektuan, ordez, modu naturalago batean sortu nahi dut espazio hau, kota aldaketekin berdegune maila desberdin eta ibilgarriak sortuz. 

Espazio hauek eraikinarekin bat datozen espazioak izango dira eta aldi berean, ekintza publiko desberdinak sortu ditzaketen espazioak ere izan daitezke, terrazak, deskantsu guneak, aire libreko ekintzak... adibidez.













Comentarios