Proiektu basikora eraman ditudan ideia argien inguruan erreferentzien azterlan bat egin dut proeiktua aurrera eramateko hurrengo proeiktu basikoaren entregara. Ostiraleko klasean ikusi ditugun erreferentziez gain, nire ideiarekin bat datozen proiektuen inguruan murgiltzen zailatu nahiz. Erreferentzia desberdin hauek lortu nahi dudan emaitzara gehien hurbiltzen direnak direla uste dut. Ez bere formagatik baina bai proiektu hauektako bakoitzank eskeintzen duenagatik. YUECHENG COURTYARD KINDERGARTEN │ MAD ARCHITECTS 2017. urtean MAD Architects estudiari haurtzaindigi bat enkargatu zitzaion. Haurtzaindegi hau egongo zen espazioa, adinduen erresidentzia baten alboan aurkitzen da, Beijing-en, bezeroaren "belaunaldi arteko integrazioaren" espiritua islatuz, eskolaurreko hezkuntza eta adinekoen zaintza uztartzen dituena. Eraikita dagoen proiektu berriak 1 eta 6 urte bitarteko 390 umeei uzten die tokia. Ma Yansong, estudioaren arkitekto batek proiektua egiteko hau esan zu...
GLOBAL CITIES & CLIMATE CHANGE STUDIO Columbiako GSAPP unibertsitateak, Indian aurkitzen den Mula Mutha ibaiaren inguruan irerketa eta proiektua proposatu du. Ibai honen inguruan uholdeak sortzen dira urtean zehar. Interesgarria da nola aztertzen duten ibaiaren egoera beheko irudian aurkitzen diren ebaketen bitartez. Ebaketa hauetan ibaiaren ertzetan aurkitzen den espazio berdea eta uraren fluxua ur altu eta ur baxu garaietan erakusten dizkigute. Beraien analisietan 3 eskala erabiltzen dituzte. Hauetan garai heze eta lehorretan gertatu daitekeena errepresentatu nahi dute. Eskala txikian, adibidez, azpiegiturak garai hezeetan ura biltzeko guneak bilakatu daitezen proposatzen dute. Ur hauek etxeetako deskonposizioak garbitzeko erabiliko dira. Garai lehorretan, berriz, hiritarrek erabili ditzaketen kaletxoak izan daitezke. Beheko irudiekin hobeto ulertuko da. Erdi eskala batekin uholde garaietan sortuko diren lakuak erakutzi nahi dituzte. Laku hauek hirian uholdeak egiditeko era...
Comentarios
Publicar un comentario