ERREFERENTZIAK

 GLOBAL CITIES & CLIMATE CHANGE STUDIO

Columbiako GSAPP unibertsitateak, Indian aurkitzen den Mula Mutha ibaiaren inguruan irerketa eta proiektua proposatu du. Ibai honen inguruan uholdeak sortzen dira urtean zehar. Interesgarria da nola aztertzen duten ibaiaren egoera beheko irudian aurkitzen diren ebaketen bitartez. Ebaketa hauetan ibaiaren ertzetan aurkitzen den espazio berdea eta uraren fluxua ur altu eta ur baxu garaietan erakusten dizkigute.



Beraien analisietan 3 eskala erabiltzen dituzte. Hauetan garai heze eta lehorretan gertatu daitekeena errepresentatu nahi dute. Eskala txikian, adibidez, azpiegiturak garai hezeetan ura biltzeko guneak bilakatu daitezen proposatzen dute. Ur hauek etxeetako deskonposizioak garbitzeko erabiliko dira. Garai lehorretan, berriz, hiritarrek erabili ditzaketen kaletxoak izan daitezke. Beheko irudiekin hobeto ulertuko da.




Erdi eskala batekin uholde garaietan sortuko diren lakuak erakutzi nahi dituzte. Laku hauek hirian uholdeak egiditeko erabiliko dira bertan urak pilatuz. Aldi berean arrantza egiteko lakuak bihurtuko dira urteko garai honetan. Garai lehorrean, pertsonak eta animaliak erabili ditzaketen espasioak sortuko dira.





Azkenik, eskala handian Bio Parke bat proposatuko dute. Honetan euri eta ibai urak bilduko dira garai hezeetan. Aldi berean, pertsonentsako eta animalientzako eguneroko bizitza sortuko da garai lehorretan.





LANDWORKS STUDIO INC - RIVER PARK DESIGN COMPETITION │ WEST LEBANON

Ibaiaren alboan kokaturik dagoen landa lur baten eraldaketaren lehiaketa baten proiektu proposamena dugu hemen. Proposamen honetan paisaiak garrantzia hartu egingo du. Paisaia honetan ahalik eta etekin handiena ateratzea da helburu. Horregatik Estudio honek, River Park proiektu honetan, arkitektura paisaia honetara integratu izan du leku erakargarriago batean bilakatuz. Paseoak eta pasarelak sortzen ditu ibaiarekin kontaktuan egoteko. Honetaz aparte, basoari ere garrantzi handia ematen dio. Horregatik, basoan integratutako paseoak erabili ditu estudioak. Basoarekin kontaktu handiagoa edukitzeko, amakak osatzen duten deskantsu guneak aurkitu daitezke. Honek, zuhaitzek eta ibaiak sortuko duten soinuan murgiltzeko aukera emango digu deskantsatzeko orduan.






LANDWORKS STUDIO INC - PORT COVINGTON EAST WATERFRONT PARK │ BALTIMORE

Aurreko estudio berak proposaturiko beste proiektu bat dugu. Hemengo honetan landaren eta jadanik erabiltzen ez den zaharkituriko kai baten berrerabileraren proposamen bat dugu. Proiektu honetan historiak eta kulturak hartzen dute garrantzia, horregatik kai ez dute botatzen, baizik eta arkitektura berria honetara integratu egiten dute kaia elementu historiko bezala utziz. Irudi berritzaile honek emaitza interesgarri bat uzten du, erakargarriagoa.
















Comentarios